Euskara       Castellano       English      Français

Emakumeek zeregin garrantzitsua izan dute herrien kultura eta eraikitze prozesuetan. Errituetan eta mitologian islatua dago hori. Antzinako euskal baserrietako zibilizazioan ere, emakumeen zereginak eta euron isilpeko elkarteek garrantzi handia izan dute. Arlo horretan, emakumea denboraren artisau eta bizitzaren ehule bezala sinbolizatzen da, bizitza, bide eta aukerak modu nahasian gurutzatuz sortzen den labirinto gisa hartuta. Horrela, emakumezko arbasoen sarea ehotuz joan da (“amama-sare”). Bada, SARE topaketekin, Emakundek gure aurreko emakume guztiei omenaldia egin nahi die eta, era berean, berdintasunerako gune eta garaiak ehotzen lagunduko diguten sare berriak egin nahi ditu.


2003  2004  2005  2006 

              

©  Emakunde / Emakumearen Euskal Erakundea. Legezko oharra