Aurkezpena
Emakunde. Manuel Iradier, 36 - 01005 VITORIA-GASTEIZ
Tel.: 945 016 700 . Fax.: 945 016 701
E-mail:
emakunde@ej-gv.es
Emakumeak eta haiek euren artean sortu dituzten sareak oso garrantzitsuak izan dira herrien kultura-prozesuetan eta eraikuntzan.
SARE topaketak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko hausnarketarako, berrikuntzarako eta trukerako bilgunea eratzeko antolatzen dira urtero. Topaketa hauen bidez Emakundek omenaldia egin nahi die gure aurreko emakume guztiei, eta berdintasunerako eremu eta aldiak elkarri lotzen lagunduko duten sare berriak sortu nahi ditu.
Horretarako, SARE 2008 edizioan “Berdintasuna Berrikuntzan Berdintasunerako” nazioarteko biltzarra antolatu dugu. Euskadin Berrikuntzaren Urtea ospatzen dugun honetan, biltzarraren helburua hau da: berrikuntzak zer eginkizun duen aztertzea, hezkuntzan, enpresan, osasunean eta informazioaren gizartean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko.